Mundua -

Italiako Ganbarako presidentea

Finik ez du kargua utziko

Silvio Berlusconirekin batera PLD alderdia sortu zuenak talde parlamentari berri bat sortu du eta Exekutiboaren ekimenen kontra botatzea balitekeela ohartarazi dio Berlusconiri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gianfranco Fini, Silvio Berlusconirekin batera Pueblo de la Libertad (PLD) alderdia sortu zuenak eta bertatik egotzia izan denak iragarri duenez, ez du Italiako Diputatuen Ganbarako presidente kargua utziko, lehen ministroak nahi zuen bezala, eta talde parlamentario berri bat sortu duela iragarri du.

Kaleratua izan eta 18 ordura eman du prentsaurrekoa Finik; bertan, bere kargua ez duela utziko berretsi du; ildo horretan, berea postu instituzionala dela (Estatuko hirugarrena, Errepublikako presidentearenaren eta Senatukoarenaren atzetik) argudiatu du eta bere helburua Parlamentua bermatzea dela esan du.

Sortutako talde berriari dagokionez, "Gobernuak hauteskunde programako neurriak hartzen dituenean alde egongo direla eta hiritarren interesentzako erabakiak bidegabeak direnean kontra egongo direla" esan du Finik.

Orain arte, Berlusconiren alderdiak 360 diputatutik 344 zituen, baina Finiren aldekoak (gutxienez 35) alde egin eta gero, baliteke Berlusconik gehiengoa galtzea.

Alderdi berria "Futuro y Libertad para Italia" deituko da eta horretara 34 diputatu eta hamar senadore gehitu dira jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea