Mundua -

Venezuela

'Estatu kolpe' saiakera garaitzeko jarraibide garbiak iragarri ditu Madurok

Horrez gain, Tareck el Aissami Venezuelako presidenteordeak chavismoak apirilaren 19an 'martxa historikoa' egingo duela aurreratu du.

Nicolas Maduroren artxiboko argazkia. EFE
Nicolas Maduroren artxiboko argazkia. EFE
Nicolas Maduroren artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan duenez, "Estatu kolpe" saiakera garatzen ari dira herrialdean, eta "asmo horri aurre egiteko jarraibide garbiak" emango ditu.

Gainera, Henrique Capriles oposizioko buruzagiari leporatu dio azken egunotan herrialdearen erdigunean egindako harrapaketen atzean egotea.

"Datozen orduotan agerraldi berezia egingo dut (?) eta ditugun froga guztiak erakutsiko dizkizuet. Venezuelan martxan dagoen Estatu kolpe saiakerari aurre egiteko jarraibide garbiak jorratuko ditut", esan du Miraflores Jauregitik VTV telebista kate nazionalari egindako adierazpenetan.

Bestalde, Nicolas Maduroren Gobernuaren aurkako protestek sei hildako, ehun bat atxilotu eta ehundaka zauritu utzi dituzte gutxienez. Hauteskundeak errepikatzea eta Goreneko zazpi epaileei berriro mozioa jartzea eskatzen ari dira aldarrikapenetan.

Chavismoak "martxa historikoa" deitu du apirilaren 19rako

Tareck el Aissami Venezuelako presidenteordeak chavismoaren "martxa historikoa" iragarri du apirilaren 19rako, Caracasko zenbait tokitatik abiatuta. Egun berean, oposizioak ere mobilizazioa egingo du hiriko erdigunera, 26 tokitatik aterata, Nicolas Maduroren Gobernuaren aurka.

Halaber, Gobernutik "mezuak" bidaltzen arituko direla azaldu du Madurok, oposizioko kideak "zer-nolako ekintzak burutuko dituzten" azter dezaten bultzatzeaz gain. Izan ere, Maduroren ustez, orain arte deitutako "ekintza terroristak bortitzak eta kriminalak izan dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Venezuela bideoak Nicolás Maduro gaur