Mundua -

Erresuma Batua

Hauteskundeak ekainaren 8ra aurreratzea onetsi du Parlamentu britainiarrak

Erresuma Batuko Gobernuak aurkeztutako mozioak Komunen Ganberako bi herenen babesa behar zuen, eta 522 aldeko boto eta hamahiru kontrako lortu ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parlamentu britainiarrak hauteskundeak ekainaren 8ra aurreratzea onetsi du, Theresa May lehen ministroak eskatu zuen arabera.

Erresuma Batuko Gobernuak aurkeztutako mozioak Komunen Ganberako bi herenen babesa behar zuen, eta 522 aldeko boto eta hamahiru kontrako lortu ditu.

Aurretiko eztabaidan Mayk hauteskundeak aurreratzearen beharra azpimarratu du. "Nire ustez, herriarentzat horren garrantzitsua den une honetan batasuna egon beharko litzateke Westminsterren, ez zatiketa", esan du Komunen Ganberan.

Gogoz kontra eta "Europar Batasunarekin Brexitak duen egoera eta negoziazio prozesua aztertu eta gero" hartu du Mayk hauteskundeak aurreratzeko erabakia. "Herrialdea negoziaketa horietan indarra hartzeko gai izatea eta akordio onena lortzeko posizio betean egotea nahi dut", esan du Mayk.

Bestalde, laboristen buruak, Jeremy Corbynek, gogorarazi duenez, 2016ko ekainean, Brexitaren erreferendumaren ostean hauteskundeak aurreratzea baztertu zuen hainbat alditan, hurrengo hauteskundeak 2020an izango zirela azpimarratuz. "Nola fidatuko dira herritarrak lehen ministroak esaten duenaz?", galdetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Europako herrialdei buruzko albisteak Erresuma Batua albisteak Gaurko azken ordukoa Brexit albisteak Theresa May