Mundua -

Atentatua

Ariana Grandek ongintzazko kontzertua emango du Manchesterren

Oraindik ez dago datarik jarrita, baina Manchester Arenako erasoaren biktimentzat eta senideentzat bideratuko da bildutako dirua.

Ariana Grande, artxioko irudi batean. Argazkia: Efe
Ariana Grande, artxioko irudi batean. Argazkia: Efe
Ariana Grande, artxioko irudi batean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ariana Grande abeslari estatubatuarra Manchesterrera itzuliko da ongintzazko kontzertu bat ematera astelehenean bere kontzertuaren amaieran izandako atentatuaren biktimen omenez. Guztira 22 pertsona hil eta 64 zauritu zituen erasoak.

Abeslariak Twitterren zabaldu duen mezu batean jakinarazi duenez, oraindik ez dago data zehatzik emanaldirako, baina Manchester Arenako erasoaren biktimentzat eta senideentzat bideratuko da bildutako dirua.

 

 

Atentatuaren ostean, Grandek bertan behera utzi zituen aste honetan "Dangerous Woman" biraren baitan Londresen eman behar zituen bi kontzertu, eta Boca Raton hirira, Floridara, itzuli zen.

Era berean, Grandek ez du kontzerturik emango Begikan, Polonian eta Alemanian datozen egunotan, eta ekainaren 7an itzuliko da eskenatokira Parisen, eta ondoren Europan, Hego Amerikan eta Asian zehar ibiliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak albisteak Gaurko azken orduko albistea