Mundua -

Atentatu bikoitza Londresen

Hamar hildako eta 48 zauritu Londresen izandako bi erasotan

Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu dituzte Londresko Zubian eta ondoren beste hainbat lagun sastatu dituzte Borough Market azokan. Poliziak ustezko erasotzaileak hil ditu.

Erasoak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan izan dira.
Erasoak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan izan dira.
Gutxienez 10 lagun hil eta beste 48 zauritu dira bi erasotan, Londresen

2:00

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi eraso izan dira bart Londresen eta, orotara, hamar pertsona hil eta 48 zauritu dira, horietako asko egoera kritikoan daude. Poliziak ustezko hiru erasotzaileak hil egin ditu, tiroz.

Erresuma Batuko hauteskundeetarako egun batzuk falta direnean eta Manchesterreko atentatua (22 lagun hil zituzten eta 64 zauritu ziren) izan zenetik bi aste igaro direnean jazo dira erasoak.

Gertakariak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan jazo dira, 22:00ak aldera. Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu zituzten Londresko Zubian, tabernaz eta jatetxez beteta dagoen Borough Market azokara bidean.

Merkatura iristean, erasotzaileak furgonetatik jaitsi dira eta aurrez aurre topatu dituzten pertsonei labanaz eraso egin diete.

Segurtasun indarrek zabaldutako informazioaren arabera, erasotzaileak hiru gizonezko dira eta poliziek "berehala" egin diete aurre. Tiroz hil dituzte hirurak.

Poliziak zehaztu du hiru susmagarriek "lehergailu-txaleko faltsua" zeramatela soinean. BBCk ustezko erasotzaileen irudiak eman ditu, hilda agertzen dira eta horietako batek potoak daramatza gainean.

Labanaz egindako hirugarren eraso bat izan da Londres hegoaldean, Vauxhall auzoan. Baina Poliziak argitu du ez duela inolako loturarik Londreseko Zubian eta Borough Market azokan izan diren ekintza terroristekin.

Atentado LONDRES atentatua EFE

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak premiazko bilera egingo du gaur goizean, gertatutako guztia aztertzeko. Litekeena da hauteskunde-kanpaina bertan behera geratzea.

Erasoak "terroristatzat" jo ditu, ikerketa "abian" dagoela jakinarazi du eta bere esker ona adierazi die Poliziari eta larrialdietako zerbitzuei.

"Gertakari izugarri honek eragindako biktimekin gaude", azpimarratu du adierazpen instituzional batean.

Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruzagiak gogor gaitzetsi ditu erasoak eta elkartasuna helarazi die biktimei eta haien senideei.

Sadiq Khan Londresko alkateak eraso "koldarra" salatu du eta horrelako "ekintza basatiek" inolako justifikaziorik ez dutela erantsi du.

Harun Khan Erresuma Batuko Musulmanen Kontseiluko idazkari nagusiak "munduko musulman guztien izenean" bere haserrea agertu du azkeneko atentatuaren harira.

Joan de maiatzaren 22an atentatua izan zen Manchesterren, Ariana Granderen kontzertuan. Abeslari estatubatuarrak Londresen aldeko mezu zabaldu du Twitter bidez.

Grande Manchesterren da egunotan, hiri horretako biktimen aldeko ikuskizun bat antolatu baitu biharko, beste artista batzuekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Erresuma Batua Atentatuak albisteak Gaurko azken orduko albistea Londres Ingalaterra albisteak