Mundua -
Erresuma Batua
Corbynek Mayren dimisioa eskatu du, segurtasun murrizketak direla eta
Oposizioko alderdi nagusiko buruzagiaren arabera, ostegun honetako hauteskundeak ‘Gobernuko burua’ postutik kentzeko aukera onena da.
Agentziak | Erredakzioa
Jeremy Corbyn oposizio laboristaren buruzagiak Theresa May Britaina Handiko lehen ministroaren dimisioa eskatu du, Polizia agenteen kopurua murrizteagatik. Londresko atentatuaren ostean segurtasunari buruz abiatutako eztabaidaren harira hitz egin du.
Ostegun honetan Erresuma Batuan egingo dituzten hauteskundeetako kanpainan adierazi duenez, May David Cameronen agintaldian Barne ministro zenean, polizia kopurua murriztu zuen. Londresko atentatuaren ostean, segurtasun arloan egindako murrizketak eztabaidagai politiko bihurtu dira.
Oposizioko alderdi nagusiko buruzagiaren arabera, ostegun honetako hauteskundeak Gobernuko burua postutik kentzeko aukera onena izan daiteke.
Corvynek gogoratu duenez, "May Barne ministerioan egon zen garaian" eta baita orain ere, Erresuma Batua terrorismo mehatxupean dagoela esatera mugatu da. "Horren aurkako neurri gogorrak ezarri behar direla baino ez du esaten", gaineratu du.
Steve Hilton David Cameron lehen ministro ohiaren aholkulari izandakoak hedabideei esandakoaren arabera, Mayk izan zuen "Londresko zubian, Manchesterren eta Westminster zubian izandako segurtasun akatsen ardura". Ondoren egin ditu Corbynek adierazpenok.
Theresa Mayk, bere aldetik, 'Brexita'ren gaian oinarritu du kanpaina, eta Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko negoziazioak kudeatzeko gaitasunik ez duela leporatu dio Corbyni.