Mundua -

Gertaera Filipinetan

Bahitzailea eta beste 7 pertsona hil dira Manilako autobuseko erasoan

Polizia ohiak bere lana berreskuratu nahi zuen, nahiz eta duela bi urte droga trafikoa eta estortsioarekin lotutako delituengatik bota zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manilan 25 turista txinatar autobus batean bahituta izan dituen bahitzailea hil egin da bertako segurtasun indarren kontra izandako tiroen ondorioz. Guztira, 12 ordutik gora iraun du bahiketak.

Poliziaren bozeramalearen arabera, bahitutako zazpi pertsona gutxienez ere hil dira eta hainbat zauritutako daude.

Ibilgailuaren barruan jarraitzen zuten 15 pertsonetatik sei onik atera dira azkenean; hala ere, horietako baten egoera larria da.

Polizia ohiak M-16 fusilarekin tiroka hasi da poliziak autobusera sartzeko lehen saioa egin duenean. Ibilgailua, Rizal enparantzaren ondoan zegoen, Filipinetako hiriburuko lekurik bisitatuena omen da. Polizia ohiak bere lana berreskuratu nahi zuen, nahiz eta duela bi urte droga trafikoa eta estortsioarekin lotutako delituengatik bota zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea