Mundua -
ATENTATUA LONDRESEN
Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio Echeverria, Londresen
Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ignacio Echeverria madrildarra bizkarrean labankada jasota hil zen, joan den astean, Londresen izandako atentatuan. Hala dago jasota haren heriotza-ziurtagirian, Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako ministerioak jakitera eman duenez.
Ekainaren 3an izan ziren erasoak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan, 22:00ak aldera. Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu zituzten Londresko Zubian, tabernaz eta jatetxez beteta dagoen Borough Market azokara bidean. Hamar lagun hil zituzten hiru yihadistek, tartean Echeverria espainiarra.
Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean.