Mundua -

Sutea Portugalen

EBk laguntza mekanismoa aktibatu du, suteen aurkako hegazkinak bidaltzeko

Frantziak hiru hegazkin eskaini ditu, “eta berehala bidaliko dituzte Portugalgo larrialdietako indarrei laguntzera. Espainiak aldebiko forman hegazkin bat bidali du”, zehaztu du komisarioak.

Suhiltzaileak Portugalgo sutea itzaltzen saiatzen. EFE
Suhiltzaileak Portugalgo sutea itzaltzen saiatzen. EFE
Suhiltzaileak Portugalgo sutea itzaltzen saiatzen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak babes zibileko komunitate-mekanismoa aktibatu du Portugali laguntza emateko herrialde erdialdean izandako sutean, eta suteen aurkako hegazkinak bidaltzea ahalbidetu du. Gutxienez 62 pertsona hil dira eta 57 zauritu.

“Portugalgo agintarien berehalako laguntza eskaerari erantzunez, babes zibileko Europako mekanismoa aktibatu da, suteen aurkako salbamendua emateko, adierazi du Christos Stylianides Laguntza Humanitarioko eta Krisi Kudeaketaren komisarioak.

Frantziak hiru hegazkin eskaini ditu, “eta berehala bidaliko dituzte Portugalgo larrialdietako indarrei laguntzera. Espainiak aldebiko forman hegazkin bat bidali du”, zehaztu du komisarioak.

Stylianidesek Bruselasen doluminak helarazi dizkie biktimen senidei eta “EB laguntzeko guztiz prest” dagoela errepikatu du.

“Dena egingo da Portugalgo agintariei eta pertsonei laguntzeko, beharrezko uneotan”, ziurtatu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Suteak Gaurko titularrak Albisteak Bideo ikusienak Lisboa azken ordukoa