Mundua -

Atentatua Londresen

Identifikatu dute Londresko meskitaren erasotzailea

Darren Osborne 47 urteko gizona da, Galesekoa, Cardiff ingurukoa. Erasoan zaurituetako bik larri jarraitzen dute.

Erasoan erabilitako furgoneta. Argazkia: Efe
Erasoan erabilitako furgoneta. Argazkia: Efe
Identifikatu dute Londresko meskitaren erasotzailea

1:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Darren Osborne 47 urteko galestarra, Cardiff ingurukoa, omen da gaur goizaldean Londresko Finsbury Parkeko meskitako fededunak furgonetarekin harrapatu dituena, BBC kate publikoak zabaldu duenez.

Gizonak meskitaren parean, espaloian, zegoen jendea harrapatu du, eta pertsona bat hil eta hamar zauritu ditu, horietako bi larri.

Lau seme-alaben aita den gizona meskita inguruan zeudenek atxiki dute, poliziaren esku utzi aurretik. Poliziak ekintza terroristak egitea, prestatzea eta sustatzea leporatuta atxilotu du.

Segurtasun indarrek Cardiff inguruko etxebizitza bat miatu dute, eta 47 urteko gizon baten atxiloketa baieztatu. Era berean, lekukoen laguntza eskatu du gertakaria argitzeko.

Lekuan zeuden pertsonetako batzuk jakinarazi dute erasotzaileak "musulman guztiak hil" behar zituela oihukatu duela.

Mohammed Mohmoud meskitako imanak azaldu du berak eta beste fededun batzuk galarazi egin dutela erasotzailea jipoitzea, jendeak horixe egin nahi baitzuen atxiki dutenean.

Neil Basu Scotland Yarden poliziaburuak esan du biktima guztiak musulmanak direla, eta iragarri du indartu egingo dutela segurtasuna Ramadana amaitu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Erresuma Batua bideoak Atentatuak bideoak Eguneko albisteak Londres albisteak gaur Erlijioa azken ordukoa