Mundua -

Gauez bidaia egin ondoren

Marokon atxikitutako 14 ekintzaileak Kanaria Handian daude dagoeneko

Zapateroren gobernuak ekintzaileek Aaiunen jasotako tratuaren inguruko azalpenak eskatu dizkio Marokori. Bertan egon ziren bitartean, atxikita izan zituzten eta tratu txarrak eman zizkieten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean, Sahararen aldeko manifestazioan atxilotutako 14 ekintzaileak Kanaria Handietara iritsi dira gaur. Horietariko 11 Aaiuneko polizia etxean atxikita izan zituzten.

SaharAcciones taldeko ekintzaileak Naviera Armas enpresako itsasontzian egin dute bidaia eta ontziratu bitartean Espainiako ordezkarien zaintzapean izan dira.

Kanarietara 08:30ak aldera iritsi dira, eta ordu laurden beranduago lurrera jaitsi dira itsasontzitik.

Atzo adierazi zutenaren arabera, ekintzaile batzuk Nazio Batuen Erakundeak Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako duen misioaren egoitzara joan ziren "Marokoko Poliziak emandako tratu txarrak" salatzeko.

Espainiak azalpenak eskatu dizkio Marokori

14 ekintzaileek Aaiunen jasotako tratu txarrak direla eta, Espainiako Gobernuak azalpenak eskatu dizkio Marokori.

Zapatero presidentea Shanghain dago, Erakusketa Unibertsalak antolatutako Espainiako Egunean parte hartzeko, eta handik Miguel Angel Moratinos Kanpo Arazoetako ministroari oniritzia eman dio marokoarrei argibideak eskatzeko. Ekintzaileak zergatik atxiki eta jo dituzten azaldu beharko dute Rabateko agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea