Mundua -
Iraken
Aldaketa Iraken, soldadu estatubatuarren buruzagitzan
Iraken geratu diren tropa estatubatuarrek Bagdaden egin dute gaur banderaren zeremonia, Sadam Hussein diktadorearena izan zen Al Faw jauregian hain zuzen.
Erredakzioa
AEBetako Armadak Iraken dituen tropen buruak, Raymond Odierno komandanteak, Lloyd Austinen esku utzi du Ekialde Hurbileko herrialde hartan gelditzen diren 50.000 soldadu estatubatuarren gidaritza. Horren ardura izango da gaur abiatu duten "Egunsenti Berria" operazioa zuzentzea.
Zeremonia Bagdaden izan da, Sadam Hussein diktadorearena izan zen Al Faw jauregian. Bertan, Raymond Odierno Iraken dauden tropa estatubatuarren komandante buruak Lloyd Austin komandante buru berriaren esku utzi du AEBetako bandera, Joseph Biden AEBetako presidenteordearen eta Robert Gates Defentsako idazkariaren aurrean, Obamaren Gobernuko bi kideak ekitaldia bertatik bertara ikustera joan baitira Iranera.
Ekitaldi horren inguruan, Joseph Bidenek "Egunsenti Berria" misioa aurkeztu du. Hiru ardatz nagusi izango ditu: Irakeko segurtasun indarrak aholkatzea, laguntzea eta trebatzea; Irakeko soldaduekin elkarlanean terrorismoaren aurkako operazioak egitea; eta herrialdea berreraikitzeko taldeei eta Irakeko herritarrei eurei laguntza eskaintzea.