Mundua -

700 metroko sakoneran

Medikuak, psikologoak eta ingeniariak Txileko meategira heldu dira

NASAko mediku nagusiordeak adierazi duenez, garrantzitsuena harrapatutako langileen oinarrizko beharrak asetzea da eta, ondoren, gogo-aldarteaz arduratzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Espazio Agentziako (NASA) aditu talde bat Txileko San Jose meategira heldu da, 700 metrora harrapatutako 33 meatzariei laguntza eskaintzera.

Bi medikuk, psikologo batek eta ingeniari batek osatzen dute NASAk bidalitako taldea. Adituak harrituta geratu dira harrapatutako langileek duten antolakuntzaz eta erreskate lanetan kontuan izan beharreko detaile kopuruaz. Txileko Gobernuak NASAri laguntza eskatzea erabaki zuen ezbeharra izan eta gutxira, espazio agentziak astronauten bizi-baldintzen inguruan duen jakintza lur azpiko esperientzia honetan baliagarria izan daitekeelakoan.

James Michael Duncan NASAko mediku nagusiordeak adierazi duenez, garrantzitsuena harrapatutako langileen oinarrizko beharrak asetzea da eta, ondoren, gogo-aldarteaz arduratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea