Mundua -
Hustu ostean
Miamiko aireportuan hustutako guneak berriz zabaldu dituzte
Atzerriko hegaldiak hartzen dituen terminaleko sei guneetako lau hustuta eta itxita egon dira; halaber, bidaiari bat atxilotu dute maletan "zerbait susmagarria" zuelakoan.
Erredakzioa
Aurreko goizaldean Miamiko aireportuan hustu dituzten guneak berriz zabaldu dituzte 04:30 aldera (08:30 GMT), WIOD Miamiko irratiak zabaldu duenez.
Miamiko nazioarteko aireportuko (MIA) alde bat hustuta eta itxita egon da hainbat orduz maletan "zerbait susmagarria" zeraman bidaiari bat atxilotu ostean, bertako agintarien arabera.
Lehergailu-teknikariek aireportuko sei guneetako lau zazpi ordu izan dituzte itxita, AEBetako hedabideek, MIAko Segurtasun iturriak aipatuta, jakinarazi dutenez.
Ehunka lagun aireportutik aterarazi dituzte eta aireportu inguruko errepideak ere itxita egon dira. Lehergailu-teknikariak E Gunean sartu dira, atzerriko hegaldiak hartzen dituen gunean, alegia.
Agintarien aurreikuspenen arabera, datozen orduotan aireportua gainezka egongo da, astelehenean AEBetan Lanaren Eguna denez, gaurkoa "zubi" berezi baten lehenbiziko eguna delako.