Mundua -
Gizateriaren aurkako delituak
Frankismoko krimenen auzia berriro zabaldu du Argentinak
Buenos Aireseko auzitegiak 1963ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era egindako krimenak ikertzen ari den argitzeko txostena eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erredakzioa
Buenos Aireseko (Argentina) apelazioko auzitegi batek frankismoaren krimenen auzia zabaldu du berriro, hainbat giza erakundek eta frankismoaren biktimen senideek egindako eskariei erantzunez. Epaile batek auzia artxibatzea erabaki ostean, epaia baliogabetu egin du auzitegi batek orain. Halaber, 1963ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era egindako krimenak ikertzen ari den argitzeko txosten bat eskatu dio auzitegiak Espainiako Gobernuari. Erabaki hori frankismoaren biktimen senide batzuek Argentinako justiziari gizateriaren kontrako delituak ikertzea eskatzeko helegitea aurkeztu ondoren heldu da. Auzitegiko kideek aho batez erabaki dute krimenen ikerketa artxibatu zuen epaia baliogabetzea, izan ere, erabaki hark "ez du oinarririk egun indarrean dagoen ordenamendu juridikoan".