Mundua -
SIRIA
Su-etena indarrean da Siria hegoaldean
Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, laguntza humanitarioa iritsiko da su-etena indarrean sartuko den eremuan. Batez ere, Jordaniako mugatik iritsiko da laguntza hori.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AEBk eta Errusiak adostutako su-etena gaur eguerdian sartuko da indarrean Siria hegoaldean, eta, horri esker, errefuxiatuak euren sorlekura itzuli ahal izango dira, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak baieztatu duenez.
Ostiralean hitzartutakoaren arabera, Deraa, Al Quneitra eta Al Sueida probintzietan sartuko da indarrean su-etena. Toki horietan, indar armatuen eta erreboltarien arteko enfrentamenduak bertan behera geratuko dira, azken hilabeteotako indarkeria oldearen ostean.
Egoera bere onera etortzen denean hasiko dira errefuxiatuak, Jordaniako mugatik, euren etxeetara itzultzen, Giza Eskubideen Behatokiak esan duenez. Egun, 700.000 errefuxiatu siriar daude Jordanian.