Mundua -
Irak
Hiru hildako eta 29 zauritu Bagdaden izandako eztanda sorta batean
Lau lehergailu eta auto-bonba batek egin dute eztanda Ameriketaako Estatu Batuak Irakeko gerra amaitutzat eman eta eta astebetera.
Erredakzioa
Gutxienez hiru pertsona hil dira eta beste 29 zauritu Bagdadeko zenbait auzotan izandako eztanda sorta batean, Barne Arazoetako Ministerioaren esanetan.
Lehergailu batek eta bonba-auto batek eztanda egin dute ia ordu berean Al Bija auzoan, (Bagdad hegoaldean). Bi pertsona hil dira eta beste 22 zauritu.
Hiriburuaren erdialdean pertsona bat hil da eta beste bost zauritu dira Al Sheij Omar aldean, Gobernuaren eraikin batetik gertu bi lehergailuk eztanda eginda.
Bestalde, beste bi pertsona zauritu dira Al Hurija auzoan, epaitegi multzo batetik gertu izandako eztanda baten ondorioz.
Leherketak Ameriketako Estatu Batuek Irakeko gerra amaitutzat eman eta Irakeko segurtasun-indarrak aholkatzen eta trebatzen dituen "Egunsenti Berria" operazioa martxan jarri eta astebetera izan dira.