Mundua -
Terry Jones, Floridako apaiza
Liburu sakratuak erretzea fenomeno bihurtu da interneten
Mota horretako ekintzek ez dute oso harrera ona izan web-ean. Obamak Twitterren esan duenez, "Koran bat erretzeak gure baloreen kontra egiten du". Hala ere, ez da gauza berria interneten.
Erredakzioa
Terry Jones Floridako apaiz erradikalak bertan behera utzi du, momentuz, Koranaren kopien erreketa polemikoa, baina bere ekimenak bizirik dirau interneten. Nolanahi ere, sarean liburu sakratuak erretzea ez da berritasuna.
Youtube web gune ospetsuak koranen eta biblien erreketen bideo pilo bat du, horietako batzuk 50.000 aldiz baino gehiagotan ikusiak, baina erabiltzaileek egiten dituzten komentarioez gain, ez dago aparteko polemikarik.
Mota horretako ekintzek ez dute harrera ona izan sarean gaurdaino, Terry Jonesek atzo bertan behera utzi zuen kanpainaren ostean ikusi izan da. Jonesen asmoa zen irailak 11 eguna gorrotatzen duela erakustea, New Yorkeko dorre bikien kontrako atentatuaren bederatzigarren urteurrena beteko denean.
Nahiz eta ordezkari politiko, militar era erlijiosoen eskakizunak jaso, Jonesek bakarrik egin dio uko erretzeari Robert Gates Defentsa idazkariak deitu dionean, eta zin egin ostean "zero gunean" ez dutela meskitarik eraikiko, sustatzaileek akordio hori ezeztatu duten arren. Geroago, Jonesek esan du berriz aztertzen ari dela erreketa, baina, momentuz, bertan behera jarraitzen du.
Islamiar liburuen erreketaren albistea Twitterreko lehenengo gaietako bat bihurtu da "quran burning" lelopean. Barack Obamak sare sozial hori erabili du bere iritzia emateko; "Koran bat erretzeak gure baloreen kontra egiten du. Herrialde hau askatasun erlijiosoaren eta tolerantziaren oinarrian eraiki zen".