Mundua -

I-11ren urteurrena

Terry Jones artzainak Korana ez erretzea erabaki du

Floridako apaiz integristak Korana erretzeko ekitaldi bat deitu zuen irailaren 11rako. Deialdi horrek polemika handia piztu du azken bi egunotan eta azkenean bertan behera uztea erabaki du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 11ko atentatuen bederatzigarren urteurrenean Korana erre nahi zuen apaiz protestanteak, Terry Jonesek. Hasieran bertan behera utzi zuen ekitaldia, baina ondoren erabaki hori atzera botatzea aztertzen ari zela adierazi zuen. Hausnarketa egin ostean, ekimen hori ez egitea erabaki duela jakinarazi du.

New Yorkeko "Zero Gunea"n egitekoa den zentro islamiarra beste leku batean eraikitzeko konpromisoa hartu zutelakoan erabaki zuen Korana ez erretzea, baina, ondoren, Feisal Abdul Rauf proiektuaren sustatzaileak ukatu egin zuen balizko akordio hori.

Hori horrela, Jonesek beste prentsaurreko bat eskaini zuen, bigarrena, eta Korana erretzeko mehatxuak errepikatu zituen. Alabaina, azkenean asmo hori ez gauzatzea erabaki duela jakinarazi du.

Gainera, FBIko talde bat haren etxera joan da, eta Robert Gates Defentsa idazkariak telefonoz deitu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea