Mundua -

Polemika piztu ostean

Hegoafrikako Auzitegi Gorenak Bibliak jendaurrean erretzea debekatu du

Mohammed Vawda enpresaburuak Biblia ale bat erretzeko asmoa zuen, Terry Jones apaizak prestatu zuen antzeko eraso bat izan zezakeela erakusteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoafrikako Auzitegi Gorenak Mohammed Vawda enpresaburuari epai baten bidez debekatu egin dio Terry Jones apaiz estatubatuarren ekimenaren aurrean protesta egiteko Biblia bat erretzea. Jonesek I-11ko bederatzigarren urteurrenean Koranen aleak erreko zituela mehatxatu zuen.

"Epaileak erabaki du adierazpen askatasuna ez dela mugagabea erabiltzerakoan besteak kaltetu egiten badira", Zehir Omar abokatuak SAPA albiste-agentziari adierazi dionez. Omar Egiaren Ikasleak organizazioaren kide da.

Vawdak berak (musulmana) onartu egin du, epaia ezagutu ostean, kristauen liburuak erretzeko asmoa ez zela zuzena. Vawdak ziurtatu duenez, bere helburua ez zen kristauak erasotzea, Terry Jones apaizak prestatu zuen antzeko eraso bat izan zezakeela erakustea baizik.

"Bere ekintzek sutan jarri eta probokatu ninduten. Bere liburuari su emanez, bere pertsona eta ekintzen aurka egitea erabaki nuen, ", Vawdaren hitzetan. Hala ere, epaiketan Koranen lerro batzuk irakurri zituzten, Bibliarentzat eta judutarren Torarentzat errespetua eskatuz. "Orduan ulertu nuen",&' || 'nbsp; gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea