Mundua -

I-11ren urteurrena

Obama: 'Ez gaude eta ez gara inoiz Islamaren kontra gerran egongo'

Estatubatuetako presidenteak "gorrotoa zabaldu eta zatiketa sortu" nahi duen jendea dagoela salatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 11ko atentatuen urteurrenak erlijio intolerantzia bultzatzeko balio izatea ukatu egin du Barack Obama, AEBetako presidenteak. Gainera, bere herria "ez dago eta ez da inoiz Islamaren kontrako gerran egongo" azpimarratu du Obamak.

"Egun hartan, duela bederatzi urte, ez zigun erlijio batek eraso egin, Al Kaidak baizik. Erlijioa pertsonek galbideratzen dute", gaineratu du presidenteak Pentagonoan egindako ekitaldian. Pentagonoaren kontra jo zuen, hain zuzen, American Airlinesen 77 hegaldiak. Bertan 184 pertsona hil ziren.

Irailaren 11ko erasoek sortutako nahigabea aprobetxatuz "gorrotoa zabaldu eta zatiketa sortu" nahi duten pertsonak daudela onartu du Barack Obamak, baina "babesten ditugun askatasunak ez ditugu sakrifikatuko", ohartarazi die.

"Biktimei egin diezaiekeguna, gure armarik onena eta arerioei beldurra eragiten diena, gu garen bezalakoak izatea jarraitzea da, denok daukagun helburua berriztu eta gure herriaren izaera defenditzen jarraitu behar dugu", esan du Obama presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea