Mundua -
Zibereraso masiboa
Wannacry birusa gelditzea lortu zuen gaztea atxilotu du FBIk
23 urteko informatikari batek hutsegite bat atzeman zuen mundu osoko milaka ordenagailu kutsatu zituen birus horretan, eta erasoari aurre egitea lortu zuen.
Agentziak | Erredakzioa
FBIk Marcus Hutchins informatikari britainiarra atxilotu du, Las Vegasen (AEB), milaka pertsona bildu dituen hacker talde baten nazioarteko topaketan. Zibereraso masiboa eragin zuen Wannacry birusaren hedapena gelditzea lortu zuen gazteak.
23 urteko informatikariak hutsegite bat atzeman zuen mundu osoko milaka ordenagailu kutsatu zituen birus horretan, eta erasoari aurre egitea lortu zuen. Guztira, 200.000 zibereraso baino gehiago erregistratu ziren 150 herrialdetan. Ransomware motako software maltzurra enpresetako, dendetako eta ospitaleetako ordenagailuak kutsatu zituen.
Antza denez, Black Hat eta Def Con informatikarien hitzaldian atxilotu zuten Hutchins, Las Vegasen. Hala jakinarazi zuen zibersegurtasunari buruzko Motherboard hedabideak, eta iturri ofizialek baieztatu zuten geroago gaztearen atxiloketa, baina ez dute horren inguruko xehetasunik eman.