Mundua -
Iruzkina
Frantziako ijitoen afera oso larria da
Barne Ministerioko dokumentu bat argitara eman dute. Horretan polizia buruak legez kanpoko kanpamenduak ixtera gonbidatzen zituzten, eta "ijitoenei lehentasuna" ematen zioten.
Jesus Torquemada
Rom-en kontua, errumaniar eta bulgariar jatorriko ijitoena, arazo garrantzitsu bilakatzen ari da Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearentzat.
Uztailaren amaieratik, mila ijito inguru kanporatu dituzte Frantziatik, Errumaniara eta Bulgariara. Horren azalpen ofizialaren arabera, ez dituzte kanporatu ijitoak direlako; paperak, indarrean ez dituztelako eta legez kanpoko kanpalekuetan bizi direlako baizik. Horrek guztiak, egonezina eragin du Europar Batasunean; Frantziako gobernuaren neurri hori, Batasunaren barruko zirkulazio askearen kontrakoa dela ulertu baitute.
Kanporatzea, paperik ez izateagatik egin ordez, ijitoak izateagatik soilik egin izan balitz, giza eskubideen kontrako eta talde etniko baten diskriminazio arazo bat izango litzateke. Horregatik, oso larria da, argitara eman berri den Barne Ministerioko dokumentua kaleratu izana: bertan, prefetak edota polizia buruak, legez kanpoko kanpamenduak ixtera gonbidatzen zituzten, eta ijitoenei lehentasuna ematen zioten.
Hori ez da soilik nazioarteko eskandaluaren sorburua. Dagoeneko, Europako parlamentuak eta NBEk gaitzetsi egin dute politika hori, gainera, Frantziako izate errepublikarraren aurkakoa ere bada.