Mundua -
Ekialde Hurbileko Laukotea
Kolono-guneen debekua luzatzeko eskatu diote Israeli
"Kolono-guneen azaroko debekua indarrean jarraitzea" eskatu diote Israeleko lehen ministroari AEBek, NBEk, Errusiak eta EBk, "eragin positiboa izan duelako".
Erredakzioa
Zisjordanian kolono-gune berriak eraikitzeko debekua luzatzea eskatu dio gaur Ekialde Hurbileko Laukoteak Israeli, bake negoziaketa hasi berrietan eragin positiboa izan dezakeela uste duelako.
"Kolono-guneen azaroko debekua indarrean jarraitzea" eskatu diote Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroari AEBek, NBEk, Errusiak eta Europar Batasunak (EB), "eragin positiboa izan duelako". Laukoteak adierazpen bat sinatu du bileraren amaieran.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea