Mundua -

Legegintzarako hauteskundeak

Parte-hartze handia eta istilu gutxi Venezuelako hauteskundeetan

Chavezek etorkizuna bermatzeko Asanblada Nazionaleko aginteari eutsi nahi dio. 2012ko hauteskundeetara iritsi nahi du; izan ere, horiek irabaziz gero, beste sei urtez presidente izango litzateke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelan Asanblea Nazionaleko 165 kideak berritzeko hauteskunde jardunaldia dute. Lehen informazioen arabera, parte-hartzea handia izaten ari da Hugo Chavez presidentea eta oposizioa aurrez aurre jarri dituzten hauteskunde horietan.

Agintari politikoak, hauteskundeetako arduradunak eta begiraleak bat datoz hautesleen joan-etorriak ugariak izan dira. Hauteskunde hauetan, gehiengoak berriro Chavezen alde ala, alderantziz, oposizioaren alde egiten duen ikusiko da.

Venezuelako presidenteak, bere iturrien arabera, parte-hartzea %70 ingurukoa izango zela azpimarratu nahi izan du. Gainera, 1999an presidente izan aurretik, abstentzioak portzentai hori bera (%70) zuela gogoratu du.

Chavez gustura agertu da hauteskunde-jardunaldiarekin eta herritarren botoa "errespetatu" egingo dela esan du. Bere ustez, "herriaren ahotsa nagusi izango da" hauteskundeetan, eta horrek, bere hitzetan, herrialde horretan "demokrazia osoa" dagoela frogatzen du.

Oposizioa, koalizioan

Chavezi aurre egiteko, oposizioak lehenengoz Batasun Demokratikoaren Mahaian indarrak bildu ditu. Hogeita hamar bat alderdi horiek agindu dutenez, jabego pribatua errespetatu, eztabaida handiena eragin duten Chavezen erreformak bertan behera utzi, gastu-publikoa kontrolatu, adierazpen askatasuna bermatu, eta segurtasun ezarekin amaitzeko legeak egiteko asmoa dute.

Zenbait inkestaren arabera, Chavezen aldekoen eta oposizioko koalizioaren berdinketa izan liteke, baina zantzu guztien arabera, presidentearen PSUV alderdiak gehiengoa lortuko du berriz, eta oposizioak Parlamentuko heren bat eskuratuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea