Mundua -

40ko hamarkada

Sifiliaren kutsadura ikertzeko eskatu die Guatemalak AEBei

Guatemalako presidenteak ohartarazi duenez, "Guatemalak nazioarteko auzitegietan salaketa jartzeko eskubidea gordetzen du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo AEBek Guatemalari sifilia eta gonokozia nahita kutsatzeagatik barkamena eskatu eta gero, gaur Guatemalako Gobernuak Etxe Zuriaren barkamena onartu du, baina jazotakoa ikertzea eskatu du.

Guatemalako presidentetzako bozeramaile baten arabera, Obamak "barkamen zintzoa" eskatu zuen, baina "Ameriketako Estatu Batuen haserrea eragin duen ekintza hori ez da gizarte honen printzipio eta baloreekin bateragarria", gaineratu du.

Alvaro Colom Guatemalako presidenteak jakinarazi duenez, AEBek eta bere herriak esperimentuen inguruko "ikerketa sakona" abiatuko dute. Edonola ere, "Guatemalak nazioarteko auzitegietan salaketa jartzeko eskubidea gordetzen du", gaineratu du.

696 pertsona, gehienak presoak eta buruko gaixoak, kutsatu zituztela esan du Etxe Zuriak, baina guztira 1.500 izan ziren kaltedunak, Colomen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea