Mundua -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekideari erasotzeagatik

Bilboko Udaleko talde politikoek "gaitzespena" agertu dute eraso matxista honen aurrean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, kalea bikotekidea jotzea egotzita, Udaletik jakinarazi dutenez.  Erasoa Telesforo Aranzadi kalean izan zen, 8:40ak aldera. Polizia bertara joan zen eta ustezko erasotzailea atxilotzeari ekin zion.

Bilboko Udaleko talde politikoek “gaitzespena” agertu dute eraso matxista honen aurrean. Adierazi dutenaren arabera, “osotasun fisikoaren eta moralaren aurkako atentatu bat da, eta, beraz, giza eskubide guztien urraketa larri eta onartezina”.

Udalak “ulertezintasuna” erakutsi du eta erasotutako emakumeari laguntza eskaini dio genero-indarkeriaren aurkako atentzio eta prebentzio udal programa bere eskura jarrita. Horrez gain, hiritarrei “tolerantzia eta inpunitate gabeko jarrera” izan dezaten  eta “inongo agresio sexistaren konplize ez izatea” eskatu die.

“Denok aktiboki lerratu behar gara emakumeen kontrako edozein indarkeriaren aurrean, hura salatzen, ez onartzen, ez isiltzen eta sufritu dutenei gure laguntza eskaintzen; hau da, banakako eta taldeko erantzukizuna hartuta eraso matxisten aurrean”, gaineratu dute adierazpenean.

Bilboko Udalak iragarri du erasoa gaitzesteko protesta guztietan parte hartuko duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Tratu txarrak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak