Mundua -

Estatu Batuak

Kennedyren hilketari buruzko dokumentu sailkatuak, argitara

AEBetako Artxibo Nazionalek sailkatutako eta gordetako 3.100 espediente ofizial dira, eta ostegunean gobernuak publiko egitea aurreikusita dago.

John F. Kennedy, ezkerrean, FBIren zuzendariarekin eta Robert anaiarekin / EFE.
John F. Kennedy, ezkerrean, FBIren zuzendariarekin eta Robert anaiarekin / EFE.
John F. Kennedy, ezkerrean, FBIren zuzendariarekin eta Robert anaiarekin / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John F. Kennedyren hilketari buruzko fitxategien azken bilduma argitaratuko du, zati batean edo osorik, Estatu Batuetako Gobernuak. Dokumentuek Gerra Hotzan CIAk eta Mexikoren artean egindako akordioak argitu litzakete.

Estatu Batuetako Artxibo Nazionalek sailkatutako eta gordetako 3.100 espediente ofizial dira. 1992ko lege batek agindu bezala, ostegun honetan argitaratu beharko lirateke. Donald Trumpek hauetako batzuk geldi litzake, CIAk "kontuzko" dokumentutzat hartzen dituenak, baina argitaratuko direla esan du presidenteak.

Zenbait dokumentu blokeatzekotan, ezin izango dira 25 urte igaro arte argitaratu, eta momentu horretako presidenteak erabakiko du. Hedabide batzuen arabera, fitxategi batzuk sailkatuta jarrai dezaten presionatu du CIAk.

Historialari batzuk eta konspirazioaren teorien aldekoak zain daude. Warren batzordeak 1963ko hileta ikertu zuen, eta Lee Harvey Oswald hiltzailea izan zela ondorioztatu zuen, eta gainera, bakarrik burutu zuela. Ez da ezustekorik espero, baina badaude teoria hori sinesten ez dutenak.

John R. Tunheim epaile federalarentzat, aldiz, oso zaila da dokumentuek ezustekorik ez ematea. "Bihar argitaratuko den guztia da interesgarria, Kennedyren hilkeatekin zerikusia duen guztia interesgarria delako", esan du Tunheimek.

Estatu Batuen eta Mexikoren arteko harremanari buruzko zehaztasunak egon daitezke dokumentuetan. Inteligentzia partekatu zuten bi herrialdeek, eta Oswaldek AEBek zaindutako Kubako eta Soviet Batasunaren enbaxadak bisitatu zituen Mexiko Hirian.

AEBetako gobernuak hilketaren inguruan dauzkan azken dokumentuak dira hauek, baina badago argitaragabeko informazio gehiago beste eskuetan, hala nola, "Jakie Kennedyk emandako elkarrizketak, epaileek babestuak", "Jack Rubyren (Oswalden hiltzailea) abokatuen" artxiboak eta KGBren dokumentuak Moskun, epaileak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak berriak Historia albisteak