Mundua -

Uholdeak

Lau herritar hil dira Europako erdigunean 'Herwart' ekaitzaren ondorioz

Alemanian, Polonian eta Txekiar Errepublikan bereziki izandako euriteen ondorioz, urpean gelditu dira etxe anitzetako sotoak, eta haize-ufadek zuhaitz anitz bota dituzte.

Ekaitza horrek uholdeak utzi ditu Alemanian. Argazkia: EFE
Ekaitza horrek uholdeak utzi ditu Alemanian. Argazkia: EFE
Euri-jasa eta uholde handiak izan dira Alemania iparraldean

0:45

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau lagun hil dira Europako erdigunean 'Herwart' ekaitzaren ondorioz. Herrialde kaltetuenak Alemania, Polonia eta Txekiar Errepublika dira. Polonian, esaterako, 1.200 ekintza egin behar izan dituzte suhiltzaileek, PAPA albiste-agentziaren arabera.

Euriteen ondorioz, urpean gelditu dira etxe anitzetako sotoak, eta haize-ufadek zuhaitzak bota dituzte, herrialde osoko errepide asko itxita. Gizonezko bat hil da Polonian auto-istripuz.

Txekiar Errepublikan emakumezko bat hil da, Trebiceko basoan paseo bat ematen zebilela, zuhaitz batek kolpatu duenean. Beste gizonezko bat ere hil egin da Jicin hirian arbola baten erorketaren ondorioz. Ehunka etxebizitza argindar-hornidurarik gabe geratu dira.

Alemanian 63 urteko kanpinlari bat hil da Ipar itsasoko kostaldean itsasgorak harrapatuta. Gainera, hainbat pertsona zauritu dira ekaitzarekin lotutako hainbat istriputan. Berlingo suhiltzaile zerbitzuek larrialdi egoera ezarri dute ekaitzaren ondorioz kalte material ugari daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Alemania albisteak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Eguneko albisteak Hondamendi naturalek kaltetutakoak Ekaitzak albisteak