Mundua -

Meatzarien erreskatea Txilen

Zulatzailea Txilen harrapatutako meatzarienganaino heldu da

33 meatzariak erreskatatzeko plana ondorengo orduetan azalduko dute. Gutxienez, bi egun behar izango dituzte banan-banan bertatik ateratzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txileko meatzean harrapatutako 33 meatzarienganaino iritsi da zulatzailea, Txileko CNN kateak jakitera eman duenez.

Klaxon-hots baten hotsak mailu zulatzailea meatzariengana iritsi dela konfirmatu du. Zulagailua, bere azkartasunagatik "Erbia" ezizenaz ezaguna, 622 metro zulatu ditu, sakonera horretan 32 meatzari txiletar eta boliviar bat harrapatuta daude iragan abuztuaren 5etik.

Hemendik aurrera, bi egun, gutxienez, behar izango dituzte meatzariak bertatik ateratzeko. Lagun bateko sorbalden neurriko azalera duen kapsula berezi batean eta banan-banan igota burutuko dituzte erreskatatze-lanak.

Laurence Golborne Meatzaritza ministroaren esanetan, meatzariak erreskatatzeko planaren xehetasunak ondorengo orduetan zabalduko dituzte.

Hala ere, ingeniariek zulatutako tximiniako zenbat metro indartu behar diren erabaki behar dute oraindik. Erreskatea, astelehen eta asteartean hasiko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea