Mundua -

Bi hilabete eta gero

Asteazkenean hasiko dira Txileko meatzariak ateratzen

Meatzaritza ministroaren arabera, zuloa egoera onean dago eta ez da beharrezkoa izango "erabat sendotzea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laurence Golborne Txileko Meatzaritza ministroak zabaldu duenez, asteazkenean espero dute San Jose de Copiapoko meatzean dauden 33 meatzariak ateratzen hastea.

"Gaur zulagailuaren barrak kendu dituzte eta beheraino joango den Fenix kapsula sartzeko haitza apurtu dute", gaineratu du.

"Hori kontrolpeko leherketa baten bidez egin da, harrapatuta dauden meatzariek eurek eztandarazi dute, inolako eraginik jasan gabe; nik dena telebista-kamera batez baliatuta gainbegiratu dut eta oso ondo egin dute", Golborneren esanetan.

"Zuloa ere gainbegiratu dugu. Egoera onean dago, hainbat geologo eta geomekaniko aditu-talderekin errepasatu dugu dena eta, ondorioztatu dugunez, ez da beharrezkoa dena erabat sendotzea", Golbornek La Nacion egunkarian adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea