Mundua -
Atxiloketa
Iranek atxilotu ditu Astianiren semea, abokatua eta bi kazetari
Elkarrizketa bat egiten ari zirela atxilotu dituzte Sakineh Astianiren, harrikatuta hiltzera kondenatutako emakumearen semea, abokatua eta Alemaniako bi kazetari.
Erredakzioa
Iranek atxilotu egin ditu Sakineh Astianiren, harrikatuta hiltzera kondenatutako emakumearen, semea, abokatua eta Alemaniako bi kazetari elkarrizketa bat egiten ari zirela. Ordutik, ez da euren berririk izan.
Laurak abokatuaren bulegoan atxilotu zituzten atzo; elkarrizketa bat egiten ari zirela, Mina Ahadi Harriketaren Aurkako batzordeko bozeramailearen arabera. Atxiloketaz geroztik ez da haien berririk izan.
Ahadiren hitzetan, Polizia abokatuaren bulegoan sartu zen Alemaniako bi kazetarirekin elkarrizketa bat egiten ari zirela.
Alemaniako aginteekin harremanetan jartzen saiatu da Ahadi, baina oraingoz ez dituzte adierazpenik egin.
Irango Gobernuak atxilotuak, eta Sakineh Mohammadi, askatzeko eskatu dute Harriketaren Aurkako Nazioarteko batzordeak.