Mundua -

San Jose meategiko erreskatea

Medikuen alta jaso dute 31 meatzarik Txilen

31 meatzariak ospitaletik ateratzeko irteera antolatu dute agintariek, langileak "kazetarien jazarpenetik babesteko helburuarekin".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Jose meategian erreskatatutako 33 meatzarietatik 33k medikuen alta jaso dute ostiral honetan, Paola Newman doktoreak, Copiapoko ospitaleko zuzendariak, baieztatu duenez.

31 meatzariak ospitaletik ateratzeko irteera zogia antolatu dute agintariek, langileak "kazetarien jazarpenetik babesteko helburuarekin".

"Ez da izenik emango", aurreratu du Newmanek. Gainerako meatzariak (bi) Txileko Segurtasun Elkartera eramango dituztela azaldu du ospitaleko zuzendariak, baina ordurik zehaztu gabe.

Bestalde, Laurence Golborne Meatzaritza ministroak neurritasuna eskatu die komunikabideei.

Hiru lehendabizi

Txileko iparraldeko meategi batean lurpean harrapatuta 69 egun eman dituzten hiru meatzari ospitaletik atera ziren ostegunean jada, eta etxera itzuli ziren.

Irteten lehenak Juan Illanes, Edison Peña eta Carlos Mamani boliviarra izan ziren. Osteguneko 22:00etan eman zieten senda-agiria.

"Orain ogi puska bat eta izokina jateko gogoa dut. Gogo onez egon behar dugu", adierazi du Illanesek, osasun zentrotik alde egin duen lehenak.

Bere aldetik, Peñak eskertu egin du lurpean harrapatuta zeudenean jaso zuten babesa, eta "herritarren otoitzek" aurrera egiteko "adorea" eman dietela gaineratu du.

Mamaniri aberkide askok egin diote harrera ospitaletik irtendakoan. Hemendik aurrera bizimodu arrunta izaten saiatuko dela adierazi du bertan. Etorkizunari begira, berriz, oraindik ez daki Txilen geratuko den edo Boliviara itzuliko den: "Pentsatzen ari gara oraindik. Bizimodu arrunta izatea espero dut, normala, denek bezala. Harro nago boliviarra izateaz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea