Mundua -

Afganistan

Gutxienez 40 pertsona hil dira Kabulen eskola baten aurkako atentatu suizida batean

Eraikinaren barruan Afganistango albiste-agentzia baten bulegoak ere badaude. Estatu Islamikoak hartu du bere gain atentatua.

Gizon bat atsekabetuta, Kabulen izandako atentatuaren ostean. Argazkia: EFE.
Gizon bat atsekabetuta Afganistango Kabulen izandako atentatuaren ostean.
Gutxienez 40 hildako eta 30 zauritu Kabulen, atentatu suizida batengatik

0:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 40 pertsona hil dira eta 30 zauritu ostegun honetan, Kabulen, eskola koraniko batean egindako atentatu suizidan; eraikinean Afganistango albiste-agentzia baten bulegoak ere badaude, Barne Ministerioak emandako informazioaren arabera.

Eskola barruko leherketa 10:30ean (06:00 GMT) izan da, Qala-e-Nazer gunean, Kabul mendebaldean, Nasrat Rahimi Afganistango Barne Ministerioko bozeramaileak azaldu duenez.

Eraikinaren barruan Sada-e-Afghan Afganistango albiste-agentziaren bulegoak ere badaude, baita meskita bat ere, adierazi du bozeramaileak.

Estatu Islamikoak hartu du bere gain atentatua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak bideoak Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Asia Talibanen erregimenaren azken ordukoa