Mundua -

PALESTINA

Israelek hamabi delitu leporatu dizkio Ahed Tamimi nerabe palestinarrari

Auzitegi militarrak eraso larriagotua, gorrotoa bultzatzea, soldadu baten bizitza mehatxatzea eta harriak botatzea leporatzen dizkio, besteak beste.

Ahed Tamimi. Argazkia: EFE
Ahed Tamimi. Argazkia: EFE
Israelek hamabi kargu egotzi dizkio Ahed Tamimi nerabe palestinarrari

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo epaitegi militar batek hamabi delitu leporatu dizkio Ahed Tamimi 16 urteko neskato palestinarrari, 2017ko abenduan Zisjordaniako Nabi Saleh udalerrian soldadu israeldarrekin izandako gertakariengatik. Jazoera bideoz grabatu zuten eta sarean berehala zabaldu zen. Auzitegi militarrak eraso larriagotua, gorrotoa bultzatzea, soldadu baten bizitza mehatxatzea eta harriak botatzea leporatzen dizkio, besteak beste. Halaber, haren ama eta 21 urteko lehengusina ere inputatu dituzte eta fiskalak baldintzarik gabeko espetxeratzea eskatu du hirurentzat.

Abokatu militarrak Tamimi eta haren ama espetxean mantentzea eskatu du harik eta horien kontrako auzibideak amaitu arte.

Tamimi ekintzaile familia oso ezaguna da Nabi Salehn; hain zuzen ere, astero manifestazioak egiten dituzte bertan Israelenen okupazioaren aurka.

Gertaera abenduaren 15ean jazo zen Nabih Salen, Donald Trump AEBko presidenteak Jerusalen Israelgo hiriburu aitortu ondoren egindako protesta oldearen baitan. Nerabea hiru egun geroago atxilotu zuten.

Bideoa asko zabaldu da sarean. Okupazioaren aurka daudenentzat heroi bihurtu da; aitzitik, Israelgo Armadak ultrakontserbadoreen kritikak entzun behar izan ditu erasoei ez erantzuteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak azken ordukoa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Palestina albisteak