Mundua -

Belaunaldi berria

Kubak hauteskunde orokorrak deitu ditu martxoaren 11rako

Parlamentu berria apirilaren 19an osatuko da, eta presidenteren eta presidenteordearen izendapena proposatzeko eta bozkatzeko ardura izango du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubak larunbat honetan iragarri duenez, datorren martxoaren 11n hauteskunde orokorrak egingo ditu. Orduan Batzorde Nazional berriaren diputatuak hautatuko dituzte, eta horien ardura izango da Raul Castro presidentearen ondorengoa eta gobernukide nagusiren izendapenak proposatzea eta bozkatzea.

Egun berean probintzia mailako hauteskundean egingo dituzte, eta Probintzia-Batzordeetako ordezkariak aukeratu.

Estatu Kontseiluak ere zehaztu duenez, urtarrilaren 21ean Herri-Boterearen Udal Batzordeetako ezohiko bilera izango da, eta han izendatuko dituzte probintzia-ordezkaritzarako eta diputatu nazionaletarako hautagaiak izango direnak.

Urtarrilaren 14ra bitartean 12.515 zinegotziei galdekatuko zaie "aurrehautagai"ren inguruan. Kubako Hauteskunde Legearen arabera, diputatu nazionalen % 50a gehienez jota aukeratu ditzazkete udal eta probintzia ordezkariren artean, eta gainerakoak erakunde sozialek proposatutakoak izan behar dira.

Parlamentu berria apirilaren 19an osatuko da, eta gobernukideren izendapena proposatzeko eta bozkatzeko ardura izango du, besteak beste, presidentearena eta presidenteordearena. Lehenengo aldiz azken sei hamarkadetan presidenteak ez du Castro abizena izango.

Baieztapen ofizialik ez badago ere, litekeena da Miguel Diaz-Canel egungo presidenteordea izatea presidentegaia. Diaz-Canelek 57 urte ditu, eta indarrean dagoen eredu sozialista kubatarrari eustearen alde dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Kubako albisteak gaur