Mundua -
LURRIKARA
Gutxienez pertsona bat hil da eta 65 zauritu Perun izandako lurrikararen ondorioz
Chala eta Bella Union barrutietan hil dira bi pertsonak; zaurituak, berriz, Caraveli eta Nazca probintzietan izan dira.
AGENCIAS | REDACCIÓN
Lurrikara gogor batek Peru hegoaldea astindu du gaur goizean. Rithger eskalan 6,8 graduko astindua izan da, 10:18an. Ondorioz, gutxienez pertsona bat hil da eta 65 zauritu, Yamila Osorio Arequipako gobernadoreak jakinarazi duenez.
Chala eta Bella Union barrutietan aurkitu dute hildakoa; zaurituak, berriz, Caraveli eta Nazca probintzietan izan dira, Jorge Chavez Gizarte Defentsarako Erakunde Nazioanaleko buruak RPP Noticias kateari jakinarazi dionez.
Horrez gain, Chalan 30 etxebizitza kaltetu direla azaldu du Chavezek. Zaurituek kolpe eta lesio arinak dituzte. Chala, Acari, Bella Union, Yauca, Arequipa, Cora Cora eta Nazca eskualdeetan atzeman dituzte zaurituak.
Astinduaren epizentroa Ozeano Pazifikoan kokatu dute, Lomas herritik 56 kilometrora, eta 48 kilometroko sakoneran, Peruko Institutu Geofisikoaren esanetan.