Mundua -
LURRIKARA
5,2 graduko lurrikara izan da Perun
Duela lau egun 6,8 graduko beste astindu batek bi hildako eta 100dik gora zauritu eragin zituen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Richter eskalan 5,2 graduko indarra hartu duen lurrikara batek dardara eragin du gaur Perun, herrialdearen erdiguneko Huancavelica eskualdean. Iturri ofizialek ez dute oraingoz zaurituen edota kalte materialen berri eman.
Peruko Geofisika Institutuak emandako datuen arabera, lurrikarak Lircay barrutiaren hegoaldetik 40 kilometrora izan du epizentroa, 100 kilometroko sakoneran.
Bertako hainbat hedabidek zabaldu dutenez, astinduak alarma eragin du herritarren artean. Dena den, oraingoz ez dute balizko kalteen berri eman.
Duela lau egun 6,8 graduko beste astindu batek bi hildako eta 100dik gora zauritu eragin zituen.