Mundua -

Hondamendi naturala

'Tomas' urakanak 7 hildako eragin ditu Haitin

9.000 pertsona inguru ebakuatu dituzte Dominikar Errepublikan eta, gaur gauean eta bihar artean, urakanak indarra galduko duela iragarri dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Tomas'' urakanak eragindako ekaitzen ondorioz, gutxienez zazpi pertsona hil dira Haitin. Urakanak uholdeak eta luiziak eragin dituenez, urtarrilaren 12ko lurrikara izan zenetik, kanpalekuetan bizi diren milaka haitiarren egoerak okerrera egin du.

Urakanen Zentro Nazioanalak 04:00etako (Euskadin) buletinean azaldu duenez, ''Tomas'' urakanak bere bideari ekin dio 120 km/h-ko abiaduran, baina gaur eta bihar artean indarra galtzea espero dute. Aurten, Atlantikoa astintzen duen hamabigarren urakana da honakoa.

Halaber, 9.000 pertsona inguru ebakuatu dituzte Dominikar Errepublikan. Bertan alertan daude uholdeak eta luiziak direla eta, Larrialdietarako Zentroak jakinarazi duenez.

Urakanak eta euri zaparrada mardulek kalte material handiak eragin dituzte Dominikar Errepublikan. Gutxienez 1.756 etxebizitza hartu ditu urak, eta hainbat errepide moztuta daude.

Aurreko astean, 14 hildako eragin zituen ''Tomas'' urakanak Santa Luzian (Antilla Txikiak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea