Mundua -
Denboralea Frantzian
Ibilgailuak ez hartzeko gomendatu dute Parisen, izotza dela eta
Elurra egiteari utzi dion arren, orain izotza da arrisku larriena Parisen, tenperatura baxuek asko zaildu baitute egoera.
Agentziak | Erredakzioa
Pariseko prefetak ibilgailuak ez hartzeko gomendatu die herritarrei, errepideetan izotza agertu baita azken orduotan.
Elurra egiteari utzi dion arren, orain izotza da arrisku larriena Parisen, tenperatura baxuek asko zaildu baitute egoera.
Eguraldiak atsedena eman ostean, bihar euria egingo du, iragarpenaren arabera.
Ondorioz, meteorologia zerbitzuak alerta egoeran daude oraindik Parisen.
Eiffel dorrearen inguruetan izotza izan da gaur arriskua. Argazkia: Efe.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea