Mundua -

Ekitaldi sinbolikoa

Ipar eta Hego Korea elkarrekin, Neguko Joko Olinpikoen inaugurazioan

Korea bi zatitan banatuta dago 1945az geroztik, baina gaur bi herrialdeetako kirolariak batera eta bandera berarekin aurkeztu dira Neguko Joko Olinpikoetan.

Ipar Koreak eta Hego Koreak elkarrekin desfilatu dute. Argazkia: EFE
Ipar Koreak eta Hego Koreak elkarrekin desfilatu dute. Argazkia: EFE
Ipar Koreak eta Hego Koreak elkarrekin desfilatu dute. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar eta Hego Koreak bandera bera konpartituta desfilatu dute Neguko Olinpiar Jokoen inaugurazioan, PyoeonChangen, Hego Korean.

Korea bi zatitan banatuta dago 1945az geroztik, baina gaur, 12 urtetan lehen aldiz, bi herrialdeek elkarrekin desfilatu dute. Penintsularen irudia duen bandera zuria eraman dute eskuan eta txalo-zaparrada jaso dute estadio olinpikoko harmailetan bildutako 35.000 lagunengandik.

Bandera bateratzailea Hwang Chung-gum izotz hockeyko jokalariak eta Won Yun-jong pilotuak eraman dute.

Palkoan agintariak izan dira: Kim Jong-un Hego Koreako buruzagiaren arreba, Kim Yo-jong; Kim Yong-nam Hego Koreako ohorezko presidentea; eta Moon Jae-in Hego Koreako presidentea. Hirurek zutik eta irribarretsu agurtu dituzte talde bateratuko kirolariak.

Desfilearen amaieran, 'Arirang' abesti tradizionala jarri dute. Bi herrialdeen ereserki ez ofiziala da. Ikuskizuna hunkigarria izan da.

Ipar eta  Hego Koreak 70 urte baino gehiago daramate gerra teknikoan.

2006ko Neguko Olinpiar Jokoetan desfilatu zuten azkenekoz elkarrekin. Turinen izan zen.

2000ko eta 2004ko Udako Joko Olinpikoetan ere aritu ziren batera, Sydneyn eta Atenasen, hurrenez hurren.

Azken hamarkadan bi herrialdeen arteko harremanak asko gaiztotu dira, besteak beste, Ipar Koreak bere programa nuklearrarekin aurrera jarraitzen duelako.

Baina gaurkoa keinu sinboliko garrantzitsua izan da. Bi herrialdeen arteko hurbilketarako keinua izan dela ulertu dute askok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Olinpiar jokoak 2024 Gaurko azken orduko albistea Hego Korea Ipar Korea Neguko Olinpiar Jokoak albisteak