Mundua -
Tentsioa Israel eta Sirian
Eraso saiakera bakoitzari erantzungo diotela esan du Netanyahuk
Azken orduotan izugarri areagotu da tentsioa Siriako muga inguruetan, eta eraso saiakera guztiei erantzungo dietela berretsi du Israelgo lehen ministroak. Alerta guztiak piztuta daude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azken orduotan izugarri areagotu da tentsioa Siriako muga inguruetan, eta eraso saiakera guztiei erantzungo dietela berretsi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Alerta guztiak piztuta daude.
"Argi eta garbi utzi diegu guztiei gure joko-arauak ez direla batere aldatu: gu erasotzeko saiakera bat dagoen bakoitzean, guk ere eraso eginez erantzungo dugu. Hori izan da eta izango da gure politika" esan du bere Ministro Kontseiluarekin asteroko bilera hasi berritan.
Atzo izugarri egin zuen gora tentsioak Israel iparraldean, Israelek Iranen aurkako erasoa egin eta gero, Siriako lurretan. Palmiratik (Siria) gidatutako dron bat Israelen sartu ondoren, operazio militarra hasi zuen Israelek eta hori egiten ari zirela, hegazkin bat galdu zuten, Siriako misilen aurkako defentsak botata. Pilotuetako bat larri zauritu zuten, eta horren ostean, bonbardaketa andana egin zuen Israelek.
Otsailaren 11 honetan, gainera, Irango Iraultza Islamistaren 39. urteurrena betetzen da eta Teheranen bandera estatubatuarrak eta israeldarrak erre dituzte manifestariek.