Mundua -
Frantzia
Frantziako Ogasun ministroak bigarren salaketa bat jaso du sexu abusuak leporatuta
Ahultasun egoeraz baliatuta egindako abusuak omen dira, Tourcoingeko alkatea zen garaikoak.
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako Ogasun ministroak, Gerald Darmaninek, bigarren salaketa bat jaso du sexu abusuak leporatuta, baina errugabea dela eta emakume hori gezurretan ari dela esan du.
Darmaninek La Voix du Nord egunkariari jakinarazi dionez, ez ditu salaketaren nondik norakoak ezagutzen, eta ez du bere buruari ezer aurpegiratzeko.
Ahultasun egoeraz baliatuta egindako abusuak omen dira, Tourcoingeko alkatea zen garaikoak. Ikerketa judiziala abiatuko dutela jakinarazi dute epaitegietatik.
Le Point egunkariaren arabera, 2015 eta 2016. urteetan babes ofizialeko etxebizitza bat eskatzera joan zenean Darmaninek proposamen sexualak egin zizkiola salatu du emakume horrek.
Bortxaketa salaketa bati ere egin behar izan zion aurre Darmaninek 2008an, baina artxibatu egin zuten, delitua preskribatuta zegoelako.