Mundua -

Krisi politikoa Italian

Aurrekontuak onartu eta konfidantza-mozioa aurkeztuko du Berlusconik

Senatuan eta Kongresuan konfidantza lortu ezean, lehen ministroak dimisioa aurkeztuk beharko dio Errepublikako presidenteari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako Gobernuko presidenteak kondidantza-mozioa bozkatzea eskatuko du, Senatuan lehenengo eta Kongresuan ondoren, baina bi ganberek Aurrekontu Orokorren Legea onartu arte itxarongo duela iragarri du.

Berlusconik gutun baten bidez eman die asmo horren berri Kongresuko eta Senatuko presidenteei.

Erabaki honekin, lehen ministroak bere Gobernua bizi duen egoera latzetik atera nahi du, batez ere Gianfranco Fini gobernukide ohiaren FLI alderdiak Gobernutik aterako zela iragarri zuenetik.

"Senatuak eta Diputatuen Ganberak Gobernuarengan konfidantza duen ala ez ikusi nahi dut", adierazi du Silvio Berlusconik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea