Mundua -

Frantzia

Fillon berriro lehen ministro izendatu du Sarkozyk

Gobernuburuak bere dimisioa eta Gobernu osoarena aurkeztu zuen atzo. Sarkozyk Exekutibo berria osotzeko eskatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nikolas Sarkozy Frantziako presidenteak François Fillon berriro lehen ministro izendatu duela iragarri du. Fillonek atzo bertan bere dimisioa eta Gobernuarena aurkeztu zion Sarkozy presidenteari.

Errepublikako Presidentetzak zabaldutako komunikatuan, Filloni Gobernu berri bat eratzeko eskatu diola azaldu du Sarkozyk.

Fillonen dimisioa tramite hutsa izan da Sarkozyren lan erreformak sortutako protestei erantzun eta Frantzia hazkunde ekonomikoan sartuko duen Gobernu berri bat eratzeko asmoarekin.

Alain Juppé Gobernura itzuli daiteke

Ministro berrien izenak gaur eta bihar artean iragartzea espero da. Hala ere, politikan adituek ez dute inolako ezustekorik espero. Adibidez,Alain Juppé lehen ministro ohia Gobernuan izango dela ia ziurtzat jotzen dute, izan ere, Juppék berak aukera hori zabalik utzi du azken egunetan. Gobernuko iturriek Defentsa ministroa izendatu dezaketela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea