Mundua -
Nobel saria
Sei herrialdek ezetz esan diote Nobel sariaren emanaldira joateari
Errusia, Kazajistan, Kuba, Maroko, Irak eta Txina dira Liu Xiaobo disidente txinatarrak Nobel saria jasotzean bertan egongo ez diren herrialdeak.
Sei herrialdek, horien artean Errusiak, ezetz esan diote Bakearen Nobel sariaren zeremonia ikustera joateari, Suediako prentsak gaur informatu duenez. Saria Liu Xiaobo disidente txinatarrari emango diote.
Stockholmoko Svennska Dagblates egunkariaren arabera, sei herrialdeak honako hauek dira: Errusia, Kazajistan, Kuba, Maroko, Irak eta Txina.
Geir Lundestand Nobel sariaren Norvegiako batzordearen idazkariak adierazi duenez, sei herrialdeek ez dute arrazoirik azaldu sariaren entregara ez joateko. Bakearen sariaren emanaldia Oslon abenduaren 10ean izatea aurreikusita dago.
Lundestandek ziurtatu duenez, Txinako aginpideek aurrekaririk gabeko kanpaina bat egin dute ekitaldira joateari boikot egiteko.
"Horren aktiboki eta zuzenean mandatariak Nobel sariaren zeremoniatik urrun mandu diren kasurik ez dut ezagutu orain arte", adierazi du Lundestanek.
Sariaren batzordearen arabera, nahiz eta pasatu den astearte goiza izan emanaldira joateari baietza emateko azken data, 16 herrialdek oraindik ez diote erantzun gonbidapenari, beste 36-k baiezkoa eman duten bitartean.