Mundua -
Protesta, Lisboan
Bilboko KEM taldeko 4 antimilitarista atxikita, NATOko goi-bileran
24 ekintzaile kateatu dira eta trafikoa moztu dute Aliantza Atlantikoaren desegitea eskatzeko, antimilitaristas.org webgunearen arabera.
Erredakzioa
Herrialde ezberdinetako 25 antimilitarista, horietako lau Bilboko MEk taldekoak eta Espainiako lau herritar, atxilotu eta epailearen aurrean eraman dituzte Lisboan trafikoa mozteagatik, antimilitaristas.org webguneak argitaratu duenez.
Europako herrialde ezberdinetako ehunka ekintzailek parte hartu dute protestan, goizeko bederatzietan.
Kontzientzia-eragozpen mugimenduaren arabera, ekintzaileak orkatiletatik elkarri kateatu dira eta bi etorbide nagusietako bost errail itxi dituzte. Trafikoa guztiz geldiarazi dutenean, margo gorria bota dute gainetik eta errepidean etzan dira.
Beste 60 ekintzailek protesta babestu dute; tanborrak jo, abestu, NATOren aurkako oihuak bota eta ''NATO game over'' irakur zitekeen pankarta jarri dute.
Atxilotuen artean, halaber, Espainiako lau herritar daude (Elxeko bat, Palmetako bi, Zaragozako bat). Gainerakoak Suediako OFOG erakundekoak, Bombspotting (Belgika) Non au M-51 (Frantzia), Contra a Guerra Age eta Erresistentziak Erritmoak (Portugal), eta Gerraren aurkako Alemaniako Liga(Alemania).