Mundua -
Goi-bilera Lisboan
Tropak Afganistanetik zelan irtengo diren adostu du NATOk
2014ean herrialdetik kanpo izatea eta tokiko agintariei segurtasuna transferitzea aurreikusi dute. Misilen aurkako "ezkutu" bat abian jartzeko laguntza eskatuko diote Errusiari goi-bilera batean.
Erredakzioa
Nazioarteko tropak Afganistanetik zelan irtengo diren eta segurtasunaren ardura tokiko agintariei transferitzea adostuko du larunbat honetan NATOk. 2011n ekingo diote atzera-biltzeari eta 2014ean herrialdetik kanpo izatea aurreikusi dute.
Aliantza Atlantikoa osatzen duten 28 herrialdetako estatuburuak eta gobernuburuak Afganistanen tropak dituzten hogei bat herrialderekin bilduko dira Lisboan, irteera operazio horren nondik norakoak zehazteko.
Hamid Karzai Afganistaneko presidentea, Ban Ki-moon NBEko idazkari orokorra, Naoto Kan Japoniako lehen ministroa eta Robert B. Zoellick Munduko Bankuko presidentea ere goi-bileran izango dira.
Herrialde kideek mehatxua duten munduko edozein lekutan ekiteko "kontzeptu estrategiko" berria onartu zuen atzo, ostiralean, NATOK,&' || 'nbsp; Estatu kideen muga geografikoetatik at, Anders Fogh Rasmussen erakundeko idazkari nagusiak iragarri Zuenez.
"Mundua aldatzen ari da, mehatxu eta erronka berriei aurre egin behar diegu, eta NATO gure bakea eta arrakasta eraginkortasunez defendatzen jarraitzea bermatuko du kontzeptu estrategiko berri honek", adierazi zuen Rasmussenek prentsaurrekoan, estatuburuek eta gobernuburuek egindako lehen bileraren ostean, Lisboan.
Misilen aurkako ezkutua
NATOk disuasio nuklearraren oinarria eutsiko dio; hori horrela, Europako biztanleria eta lurraldea babesteko misilen aurkako "ezkutu" bat garatzea onartu dute Estatu kideek, eta horretarako Errusiaren lankidetza eskatu dute goi-bilera batean.
Beste herrialde eta nazioarteko beste erakunde batzuekin lankidetza areagotzeko helburua du NATOk. Horretarako departamentu zibil bat sortuko du.