Mundua -

EKIALDE HURBILA

Berriz ere manifestari palestinarrak tirokatu ditu Israelek Gazako mugan

Ez da zabaldu zauriturik ba ote den. Goizean, hiru palestinarri ebakuntza egin diete bala zauriengatik. Palestinako Gobernuak Arabiar Ligari larrialdiko bilera deitzeko eskatu dio.

Zauritu bat Gazako mugan. Argazkia: EFE
Zauritu bat Gazako mugan. Argazkia: EFE
Zauritu bat Gazako mugan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak Gazako Zerrendan eskuhartu du berriz ere eta Beeri 'kibbutz'aren parean protestan ari ziren ehunka palestinarrei eraso egin die. 'Yedioth Aharonoth' egunkari israeldarrak zabaldu duenez, militarrek tiro egin diete manifestariei, baina ez da zabaldu zauriturik ba ote dagoen.

Ordu batzuk lehenago, gaur goizean ere enfrentamentu batzuk izan dira Jabaliya, Gazako zerrendako mugaren iparraldean, eta medikuek hiru laguni ebakuntza egin behar izan diete hanketan jaso dituzten tiroengatik.

Gainera, beste hainbat lagun ere artatu behar izan dituzte Israelgo Poliziak erabilikotako gas-negareragileak itolarria eraginda.

Palestinako Gobernuak Liga Arabiarraren bilera urgentea eskatu duGauzak horrela, Palestinako Gobernuak larrialdiko bilera deitzeko eskatu dio Liga Arabiarrari, Gazako egoera aztertzeko. Gogoan izan behar da ostiralean 16 palestinar hil zituztela eta 1.500 zauritu zituztela.

Diyab al Luh Al Fata Gobernuko alderdiko bozeramaileak esan du bilera horretan "Israelek manifestari palestinar baketsuen kontra egindako krimenak" aztertu beharko direla.

"16 palestinar hil eta 1.500 baino gehiago zauritu dituzte. Nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larria da" gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gazako argazkiak Eguneko albisteak Israel