Mundua -

Egipto

Al Sisi Egiptoko presidente hautatu du berriz gehiengo handi batek

Egiptoko presidenteak botoen % 97 lortu ditu, herritarren % 41en parte-hartzea izan duten hauteskundeetan.

Abdelfatah al Sisi botoa ematen, martxoaren 26an. Argazkia: Efe.
Al Sisi botoa ematen, martxoaren 26an
Abdelfatah al Sisi botoa ematen, martxoaren 26an. Argazkia: Efe.

Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abdelfatah al Sisi Egiptoko presidenteak botoen % 97,08 erdietsi ditu Afrika iparraldeko herrialdeko hauteskundeetan. Musa Mustafa Musa zuen aurkari bakar Al Sisik, % 41,05eko parte-hartzea baxua izan duten bozetan.

Al Sisi mariskal ohia 2014an iritsi zen Egiptoko presidentetzara, urtebete lehenago orduko presidentearen, Mohamed Mursi islamistaren, aurkako estatu kolpe bat gidatu eta gero.

Gaur iragarri dituzten emaitzen arabera, Al Sisik 1.944.717 egitoarren babesa galdu du lau urtean, Egiptoko eta nazioarteko hainbat GKEren arabera terrorismoaren aurkako borrokak, krisiak, garapen ekonomiko neurrigabeak, oposizioaren aurkako jazarpenak eta adierazpen askatasunaren aurkako errepresioak markatu duten legegintzaldiaren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Eguneko albisteak Egipto Hauteskundeak gaur Ekialde Hurbila gaur